Aurtengo ikasturtean ere, urritik aurrera arratsaldeetan Hedatze saioak izango ditugu.

Informazio guztia hemen daukazu: https://tokialai.eus/dbh/proiektuak/hedatze/

 

AISIALDIKO TAILERRAK

Zaletasunak lantzeko. Edonork eman dezake izena, gehienezko kopurua bete arte. Tailer hauek 2 multzotan banatuko ditugu:

  • Irakasleek proposatu eta antolatuko dituztenak (astelehen, astearte eta ostegunetan eskainiko dira).
  • Gurasoek edo kaleko hezitzaileek antolatuko dituztenak.

Hona hemen aisialdiko tailer guztien eskaintza: https://tokialai.eus/wp-content/uploads/2023/09/HEDATZE_Aisialdi-tailerren-eskaintza_2023-24_Informazio-orria.pdf

ADI!!! Izena emateko epea laster amaitzen da!!!

 

INDARTZE TAILERRAK

Ikasgairen bat suspendituta duenarentzat (ebaluazioa edo pendientea) edo beharra duenarentzat. Izena eman ahal izango dute:

  • Ikasgaia pendiente duten ikasleek edo ikasgaiko irakaslearen aholkua jaso dutenek. Tutoreak jakinaraziko die ikasleei HEDATZEn izena ematearen beharraz.
  • Familiek eskatuta izena eman nahi duten ikasleek.

Indartzeak astero izango dira ondorengo ikasgai eremutan: euskara, matematika, ingelesa, natura, gaztelania eta gizarte.

Hona hemen indartze saioen egutegia: https://tokialai.eus/wp-content/uploads/2023/09/indartze-hedatze-23-24.pdf

AISIALDIKO TAILERREN ESKAINTZA
INDARTZE TAILERREN EGUTEGIA