Oreka TX-ren eskutik, txalapartaren inguruko esperientzia oso aberasgarria bizitzeko aukera izan dugu Amaia Antzokian.
Ordubeteko saioan zehar, Harkaitz Martínez de San Vicentek eta Mikel Ugartek txalaparta jotzeaz gain, bestelako tresna eta materialekin perkusioa egin daitekeela erakutsi digute. Era berean, DBH2ko ikasleekin hainbat erritmo ariketa eta jarduera egin dituzte. Amaieran, ikasleak binaka txalaparta jotzen aritu dira, nor baino nor trebeago.
Ikastetxean herri-musikari eta txalapartari buruzko lanketa borobiltzeko primerako saioa izan da. Eskerrik asko Harkaitz eta Mikel, txalapartarekiko zuen pasioa guri helarazteagatik!!
Eta gure esker ona adierazi nahi diegu Irungo Udalari eta bere teknikariei ere, Amaia Antzokian jarduera hau aurrera eramateko eman dizkiguzuen erraztasunengatik!
