Parean elkartearen eskutik “Hamaika emakume*, hamaika erronka” erakusketa gure ikastetxera iritsi da. Bertan, Mendi Urruzuno argazkilariaren irudiak eta Naiara Rodriguez Garayarren testuak aurkituko ditugu.
Egunerokoan kirola praktikatzen duten emakumeen erretratuen eta azpiko testuen bidez, emakumeek kirol arloan dituzten erronkak eta oztopoak lantzen dira, eta baita lorpenak, aurrerapenak eta garaipenak ere.