Bi urtean behin egin ohi den moduan, aurten Eskola Kontseilua berritzeko hauTeskundeak ospatu behar ditugu.
Eskola Kontseilua Ikastetxeko Organo Gorena da eta eskola komunitatearen partaide guztien ordezkariez osatzen da. Eskolarekiko gai garrantzitsuenak (antolaketa, Hezkuntza Proiektua, kudeaketa, egutegia, proiektuak e.a.) eztabaidatu eta erabakitzeko organoa da. Gurasoei dagokienez, zortzi ordezkari aukeratu behar dira Eskola Kontseilua osatzeko. Plaza horiek betetzeko, beharrezkoa balitz, hauteskundeak egingo ditugu azaroaren 19an. Laster informazio gehiago jasoko duzue.
Hautagai izan nahi duzuenok GALDETEGIA botoian sakatu eta bete, mesedez. Izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da. PARTE HARTZERA ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943899124 telefonora dei dezakezue.