Toki-Alai_HaurHezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

HH PALMERA

HH ARBES

Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, JOKOA, MANIPULAZIOA eta nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Haur Hezkuntzan, gure ikasgelak «Txokotan» antolatuta daude, haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuteko.