Abian da 23. Korrika!! Martxoaren 14an Irundik hasi zen 2024ko Korrika. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko, hainbat ekitaldi egin ditugu Toki Alai BHIn:

Goizean DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleak auzoan zehar aritu ziren korrika, eta amaieran mezua irakurri zuten.

DBH3 eta DBH4 mailetakoek beste ikastetxeekin batera Gazte Korrikan parte hartu zuten.

Arratsaldean, 29. kilometroaren lekukoa batera hartu zuten Toki Alai LHk, Dunboak eta Toki Alai BHIk, eta tipi-tapa elkarren artean euskararen alde gogotsu korrika egin zuten!

HARRO HERRI KORRIKA!