Joan den astean gure ikastetxea bisitatzera etorri ziren Europako hainbat herrialdetako ordezkariak.

Toki Alain aniztasuna eta inklusioa nola lantzen ditugun ikusi ahal izan zuten bertatik bertara.

Ongi-etorria DBH1eko ikasle talde batek egin zieten, Kalakan taldearen abesti batekin. Ondoren ikastetxeari buruzko informazioa jaso zuten, eraikina bisitatu zuten eta DBH1eko saio bat ikusi zuten gelan bertan.