DBH4ko ikasleak Zaporeak elkartearekin elkarlanean ari dira. Proiektu honetan Bidasoaldeko hainbat ikastetxek parte hartzen dute, eta ikastetxeetan gai horren inguruan sentsibilizazio saioak egin ondoren, honako jarduerak gauzatzen ari dira:
- erakusketa Hondarribiako Arma Plazan: ikusgai dago martxoaren 12tik 17ra.
- elikagai bilketa: martxoaren 11tik 15era. Honako elikagaiak dira beharrezkoenak:
- Arroza
- Lekaleak (lehorrak)
- Olioa
- Pasta
- Espeziak
- Tomate frijitua edo birrindua
- Arrain-kontserbak (atuna…)
- jokuen bidezko informazioa eta sentsibilizazioa: ea Zaporeak elkartearen lanari buruzko zenbat galdera asmatzen dituzun.
Animatu zaitez eta parte hartu!! Ea guztion artean lortzen dugun errefuxiatuek egunean otordu duin bat izatea.
Mila esker aldez aurretik!