Azken bi urteetan Hezkidetza eta Matematikaren trataera bateratua eginez, zientzia eta teknologia arloetan neskek eta mutilek autopertzepzioan dituzten aldeak aztertu ditugu gure ikastetxean.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan ikerketa-lan honen berri eman dute, eta horretarako DBH4ko ikasle taldetxo bat eta irakasle arduradunak elkarrizketatu dituzte.

Lortu dituzten emaitzak oso adierazgarriak izan dira. Benetan lan interesgarria!

Albistea eta audioa esteka honetan aurki daitezke:

Eitb nahieran – Faktoria 2023-06-06