DBH1eko ikasleek Bide Hezkuntza saioak izan dituzte aurreko asteetan.

Udaltzaingoko bi arduradunen eskutik, eskolako patioan azalpenak jaso dituzte eta bizikletarekin pistako praktika egin dute. Ondoren, Irunen zehar bizikletaz ibili dira arduradunekin, teorian eta pistan ikasitakoak praktikan jartzen.