Aurten Guggenheim museoaren 25. urteurrena ospatzen da. Hori dela eta, aniztasuneko laugarren eta hirugarren mailako ikasleak eta irakasleak azaroaren 3an Bilbora joan ginen museoa bisitatzera.

Erakusketa guztiz interesgarria izan zen eta primeran pasa genuen bertako artelanak eta artisten obrak aztertzen, ikusten, dastatzen…

Ekintza honi esker, artea beste modu batean ulertzeko eta ikasteko aukera paregabea izan dugu.