2025-2026 ikasturterako aurrematrikula prozesua
Hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da.
ADI!! LH ikasketak Toki Alai – Siutzen edo Dunboan egin duten ikasleak automatikoki matrikulatuta daude Toki Alai – Gazteluzaharren.
Beste ikastetxeren batetik datozen ikasleek aukera dute aurrematrikula online egiteko edo aurrez aurre eskolako idazkaritzan.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
![]() |
943 899 284 | |
dbhidazka1@tokialai.eus | ||
eskolako idazkaritzan |
INFORMAZIOA
ESTEKA HONETAN Hezkuntza Sailaren informazio-orrialdea daukazue.
PROZEDURA eta EGUTEGIA
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea: 2025eko otsailaren 3tik 14ra.
BI AUKERA:
- ON-LINE Ikasgunea plataforman (2025eko otsailaren 3tik 14ra, 23:59ak arte).
Mozilla Firefox eta Google Chrome dira gomendatutako nabigatzaileak.
Eskabidea egiteko laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
- AURREZ-AURRE
Aukeratutako lehenengo ikastetxean egiten da. Toki Alai Gazteluzaharreko eraikinera etor zaitezke idazkaritza ordutegian, 2025eko otsailaren 3tik 14ra.

- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2025eko martxoaren 5ean. Kontsultak eta erreklamazioak: 2025eko martxoaren 13ra arte
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2025eko martxoaren 18an. Kontsultak egitea: 2025eko martxoaren 25era arte
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea ikastetxeko Eskola Kontseiluan: 2025eko martxoaren 25era arte
- Eskabidean atzera egitea: 2025eko matxoaren 25era arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 15ean. Kontsultak: 2025eko maiatzaren 26ra arte
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 25ean
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2025eko maiatzaren 26ra arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte
- Plazen erreserbaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte
- Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte