DBH1eko ikasleak Soinuenea herri-musikaren museoan izan dira.
Erakusketan Euskal Herriko nahiz mundu osoko 400 tresnatik gora daude.
Museoko gidariek, azalpen oso interesgarriak emateaz gain, soinu-tresna horietako batzuk zuzenean jo dituzte.
Ikasleek ere izan dute aukera tresnaren bat edo beste probatzeko. Oso gustura ibili dira eta ikastetxean Musika saioetan ikasitakoak aurrez aurre ezagutzeko aukera ederra izan dute.