Atzo Radio Irun izan zen gurekin basoeskola proeiktuari buruzko elkarrizketa egiteko.

Atzoko eguna berezia izan zen gurean. Izan ere, asteazkenero bezala, Arbeseko 5 urteko ikasleekin basora joan ginen goiza bertan pasatzera. Baina atzokoan Radio Irungo Hoy por Hoy programarako elkarrizketa egin ziguten Pablo de Leon eta Mikel Abascalek. Irratsaioa eguerdian atera zen eta hemen behean duzue entzungai.

Elkarrizketan Nahiak, Maialenek, Verok eta Junek hitz egiten duten arren, proiektu hau ezingo zen aurrera atera asteazkenero basoan haurren akonpainamendua, gidaritza eta zaintza egiten duten irakasle eta hezitzailerik gabe. Mila esker Ainara, Julene, Maddi, Mikel, Nagore, Nerea, Sergio eta Sorayari basoeskola proiektua asteazkenero errealitate bihurtzeagatik.