Gure ikastetxeko DBH4ko hainbat ikaslek Jakin-Mina ekimenean parte hartu dute, eta maiatzaren 14an diploma banaketa ekitaldian izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, irakasle batek lagunduta. Diplomak jaso ondoren, eraikineko zenbait areto eta gune interesgarri bisitatu zituzten ikasle eta irakasleek.
Jakin-Mina Euskadiko eta Nafarroako DBH4ko gazteei zuzendutako ekimena da. “Jakiunde” Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen du, eta adituek eskainitako diziplina askotariko hitzaldi-zikloek osatzen dute egitasmoa.
Aurtengo edizioan, Gipuzkoako 14 ikastetxetako 114 ikaslek eman dute izena, eta horietatik 66k eskuratu dute diploma, hitzaldi ziklo bakoitza osatzen duten bost hitzaldietatik gutxienez lautara etortzeagatik; horien artean dira Toki Alaiko Ismael Achernan, Irune Ausan, Aiur Gómez eta Oihan Sorzabalbere. Bejondeizuela, laukote!!