Nazkatuta zaude gai honi buruz hitz egin beharraz? Baita gu ere!!! Baina… zoritxarrez EGUNERO gertatzen da.
2023an Espainian 92 hilketa matxista gertatu dira. Hauek muturreko egoerak dira, icebergaren tontorra. Baina biolentzia modu askotara adierazten da, eta horietako asko ohartu gabe gertatzen zaizkigu.
Zer egin zerbait gertatzen bazaizu? Edo inguruko bati gertatzen bazaio? Eskatu laguntza: gerturatu konfidantzazko heldu batengana, edo deitu 116 111 telefonora.