DBH1-eko ikasleak Hondarribian izan ziren, Diario Vasco egunkariak antolatutako “Gure Eskola” ekimenaren amaierako ekitaldian, Gipuzkoako beste 20 ikastetxetako 300 bat ikaslerekin batera.
Ekimen hau Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek kazetaritza-lanbidea ezagutzeko eta beren proiektuak DVn argitaratzeko programa da. Idatzizko zein ikus-entzunezko kazetaritza-lanen bidez ikastetxeetan egiten diren jarduerak ikusaraztea du helburu.
Gure ikasleek “Eremuka lanean: gure baratza diseinatzen” proiektua aurkeztu zuten “Hezkuntza-berrikuntza eta sormena” sailean.
Irudia: DV 2026-04-25