Argia aldizkariko kazetariak gure ikastetxean izan dira, Eremuka lan nola egiten dugun ezagutzeko.

Eremuka lan egitea zera da: diziplina eta ikasgai ezberdinak uztartuz ikastea eta irakastea.

Duela lau urte hasi ginen Eremuka; lau urte metodologiaz hausnartzen, ikas-egoerak diseinatzen, proiektuak fintzen, diziplinen eta irakasleen arteko hartu-emana elikatzen, konpetentziak neurtzen eta ebaluazioa egokitzen.

Esperientzia horretaz guztiaz solastu dugu Argian argitaratu berri den erreportajean. Hemen dago ikusgai :