Valentzian izandako uholdeen ondorioz, hainbat eskolatan eskola-materiala eta osasun-produktuak behar dituzte.
Gure ikasleek Valentziako egoerarekiko kezka azaldu digute, eta laguntzeko egindako proposamenari erantzunez, materiala biltzeko kanpaina solidario bat antolatu dugu Valentziara bidaltzeko. Ekimen hau Hirubide BHIrekin batera gauzatuko da.
Komunitate horren egungo beharrak kontuan hartuta, material hau jasoko dugu:
- osasun eta higiene produktuak (adibidez, xaboiak, konpresak, xanpuak, toallatxoak…).
- eskola-materiala (koadernoak, boligrafoak, motxilak, arkatzak, karpetak, estutxeak, margoak, etab.)
Bildutako material guztia Valentziako eskoletara bidaliko da, bertan sortzen diren beharrei erantzuteko eta eskola jarduera ahalik eta azkarren berreskuratu ahal izateko.
Materiala biltzeko azken eguna azaroaren 21a izango da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!