Akitania Berriko Rallye Mathématique-n emaitza bikaina!

Pasa den martxoak 14-an Akitania osoan egiten den Rallye Mathématique-n parte hartu genuen. Ikastetxe partaide guztiek aldi berean 12 enigma matematiko asmatu behar zituzten 75 minututan.
Emaitzak eta sailkapena maiatzean argitaratu da. Toki Alaiko 4. mailako ikasleen emaitzak oso onak izan dira: Akitania osoan 85 ikastetxetatik 19.-ak gelditu gara, eta Pirinio Atlantikoetan 27 ikastetxetatik 6.-ak.
Ikasleen artean ekitaldiak izandako arrakasta eta emaitzak ikusirik, errepikatzeko asmoa dugu.
Hemen dituzue sailkapenak eta martxoak 14-ko hainbat argazki.