Aurten ere, gure ikastetxeak estatu mailan egiten diren PROA+ programaren jardunaldietan Euskadiko ordezkari gisa parte hartu du. ERALDATZEN proiektuaren eredu bezala, Plaentxiko eskolarekin batera, apirilak 10,11 eta 12an Kanaria Handian egin diren hitzaldietan egon gara, ikastetxean aurrera eraman ditugun berrikuntzak estatuko PROA+ sareko ikastetxeekin partekatzeko.
Jardunaldien egitarau ofizialean gure STOP STEAM ARRAKALA palanka aurkeztu dugu. Ikastetxean 1. 2. eta 4. mailetan ezarritako eremuetan inplementatu ditugun hiru laborategiak (MIKRO, BITS eta INDAR laborategiak) azaldu ditugu hain zuzen ere. Aurkezpenak arrakasta nabarmena izan du, eta amaieran hainbat ikastetxe hurbildu zaizkigu gure praktika berritzaileen inguruan xehetasunak galdetuz, eta etorkizunerako lankidetza harremanak eskatuz.