Urriak 7an Leitzan kokaturik dagoen Peru-Harri ezagutzeko aukera izan genuen DBH3ko Pentsamendu Kritikoko ikasleek, DBH4ko Filosofiako ikasleek eta DBH4 aniztasunezko ikasleek.

Bertan, Euskal Kulturaren ikuspegi berezi eta ezberdin bat ezagutzeaz gain, Iñaki Perurenarekin egoteko aukera izan genuen, eta baita bere bizitzako hainbat pasarte eta kontu ezagutzeko ere.

Amaitzeko, Leitzako Aurrera elkartean hamaiketako txiki bat egin eta goiza on bat pasatu izanaren sentsazioarekin bueltatu ginen Irunera.