4. DBHko ikasleei etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko momentua laister iritsiko zaie, eta dagoeneko hasita daude orientazio akademiko eta profesionala lantzen.

Lanketa horren baitan, pasa den ostegunean iazko ikasle ohien bisita izan genuen. Batxilergoari buruzko informazioa eta aholkuak eskeini zizkieten 4. mailako ikasleei. 

Benetan saio interesgarria izan zen, eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!