Parean elkarteak antolatuta, DBH2ko ikasleek eta Hezkidetza Batzordeko kideek “Emakumeen aztarnak Irunen” jardueran parte hartu dute joan den astean zehar.
Bertan, emakumeen lanbideak eta zereginak ezagutzeko aukera izan dute (inude, urketari, jostun, maistra,…), eta gainera, gure hiriko emakume esanguratsuenetako batzuen biografiak jaso dituzte (Dolores Salis, Menchu Gal edo Julia Iruretagoyena, besteak beste).