Gaur, Azaroak 25, “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna” dugu.
Azaroak 25 ez da ospatzeko eguna, lanketarako, hausnarketarako eta aldarrikatzeko eguna baizik.

Toki Alai BHIko ikasleek hainbat jardueratan hartu dute parte:

Toki Alai BHIko bi ikaslek parte hartu dute Foru Aldundiak Gipuzkoako 30 neraberekin egin duen topaketan.

Bertan, lurraldeko indarkeria matxista digitalari buruzko azterketaren emaitzak aurkeztu dira, eta mezu eta jarrera matxistak desaktibatzeko hainbat gako eta tresna landu dituzte.

Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoa salatzeko, Irungo ikastetxe publiko guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Zabaltza plazan.

Irungo ikastetxeok ez dugu horrelako indarkeriarik onartuko. Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoa salatu nahi dugu eta horregatik elkartu gara gaur Zabaltza Plazan.
INDARKERIA MATXISTARIK GABE BIZI NAHI DUGU! GAUR ETA EGUNERO.

Elkarri babesa emanez, elkarri lagunduz eta elkarrekin, borrokan jarraituko dugu.