Hona hemen hurrengo ikasturterako informazioa:

  • 2023/24 ikasturtearen hasiera: irailaren 7an egingo dugu ikasturtearen aurkezpena, goizeko 12:30etan.
    • Autobus ordutegi berezia egongo da eta autobusak 12:00etan hasiko dira ibilbideak egiten.
    • Aurkezpen egunean bertan emango zaizkie ikasleei ikasturteko egutegia, autobusen ibilbideak, oharrak eta gainontzeko zehaztapenak.
  • Taldeetako zerrendak: ikasturte hasieran jakinaraziko zaizue zein den taldekatzea.
  • Liburuen zerrenda:
    • DBH1 eta DBH2 mailetan Liburu Mailegu Solidarioa programa daukagu. Beharrezko liburuak ikastetxeak maileguan utziko dizkizue (ingeleseko Workbook izan ezik), eta liburuak entregatu ondoren Hezkuntza sailak zehaztutako kopurua kobratuko zaizue.
    • DBH3 eta DBH4ko liburuak ikasleak berak eskuratu behar ditu. 2023/24 ikasturterako liburuen zerrenda hemen kontsulta dezakezue.
  • Gelako materiala (koadernoak, karpeta …) ikasle bakoitzak ekarri behar du. Ikasturte hasieran tutorearekin batera zehaztuko da zein material behar den.

  • Ordutegia: ikasturte osoan zehar jardunaldi trinkoa dugu, 8:00etatik 14:00etara.

  • Hedatze: urritik maiatzera bitartean, arratsaldeetan ikastetxean gelditzeko aukera eskainiko diegu ikasleei, indartze- eta aisialdi-tailerren bidez. Irailean bilera egingo dugu honi buruz informatzeko.

 

Gozatu oporrez eta irailean zuen zain egongo gara!

Irailaren 7ko autobusen ordutegia
DBH3 eta DBH4ko liburuen zerrenda