DBH1eko ikasleei Eremu Zientifiko Matematikoan erronka gisa proposatu zaie gure ikastetxeko baratzaren maketa egitea.
Baina ez dituzte nolanahiko maketak egin: errealitatea ahalik eta ondoen isladatzeko, batetik eskalan nola erreproduzitu ikasi dute, eta bestetik urte-sasoi bakoitzean zer landatzen den aztertu dute.
Ikasleak oso gogotsu aritu dira, honako urratsak jarraituz:
- Eremuak neurtu
- Neurriak eskalan jarri
- Planoak irudikatu
- Azalerak eta perimetroak neurtu
- Zer eta nola landa dezakegun aztertu
Hona hemen emaitza: