“Gazteak On! Elikadura Erronka” lehiaketaren hirugarren edizioa eta egitasmoaren baitan sortutako hezkuntza-plataforma berria aurkeztu ziren joan den astean.

Baliabide hauen berri emateko aurkezpena Gazteluzaharren egin zen, eta DBH4ko gure bi ikaslek parte hartu zuten.

Proiektua lehiaketa hutsetik harago zabaldu nahi izan dute sustatzaileek. Horretarako, gazteakon.eus atari digitalak elikadura jasangarria ikasgeletan lantzeko baliabide hezitzaileak —jolasak, ikasteko dinamikak eta erronka txikiak— zein ikastetxeen arteko esperientziak partekatzeko gunea eskainiko ditu, irakasleekin egindako lan-saioetan jasotako beharretara egokituta.

Plataformarekin batera, hirugarren urtez jarraian abian jarri dute gazteei zuzendutako Elikadura Erronka lehiaketa. Deialdi honen bitartez, ikasleek elikaduraren inguruan hausnartzeko, talde-lanean ideiak lantzeko eta euren ikastetxeetan zein ingurunean aldaketa errealak eragiteko proposamenak sortzeko aukera izango dute, sormena eta ikus-entzunezko komunikazioa uztartuz.

Lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak www.gazteakon.eus web orrian aurki daitezke.