DBH4ko hainbat ikasle eta Biologia/Geologia irakaslea nazioarteko zientziako hiru aditurekin topaketan izan dira, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: Anne L’Huillier (2023ko Fisikako Nobel sariduna), Brian Schmidt (2011ko Fisikako Nobel sariduna) eta Ginés Morata (2007ko Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzearen sariduna).

Zientziarekin solasean! ekitaldiaren helburu nagusia da gazteengan zientziarekiko jakin-mina piztea eta zientzia-bokazioak inspiratzea. Goiz osoan, ikasleek aukera izan dute hiru gonbidatuen ibilbideak bertatik bertara ezagutzeko, haien ikerketetan mugarri izan diren erronka batzuk ezagutzeko eta, batez ere, galderak zuzenean egiteko.

Esperientzia benetan aberasgarria izan da eta ikasleak oso gustura itzuli dira.