Martxoaren hasieran, Cadena Ser irratiko Hoy por hoy saioan Toki Alai BHI-ko hainbat ikaslek Proiektu Komunitarioan egiten ari diren lana azaldu zuten (audioa gaztelaniaz dago):
Janire Sistiaga (DBH1), June Villaverde (DBH2), Garikoitz Ortuño (DBH3) eta Asier Calvo (DBH4) aritu ziren hizketan, Amaia Navarro irakasle arduradunarekin batera.
Ikastetxeko proiektuen helburu orokorrak azaldu ondoren, proiektu zehatzei buruzko azalpenak eman zituzten:
- Elikagai Bankuarekin elkarlana eta maiatzaren 24an egingo den udaberriko janari-bilketa
- Irungo udaleko gazte foroaren baitan gauzatuko diren “Mundialito antiarrazista” eta Irungo festetarako proposamenak
- Belaunaldien arteko proiektua Betharram eta Inmakulada egoitzetako adineko egoiliarrekin
- Zaporeak elkartearen lanari buruzko erakusketa eta elikagai bilketa
Primeran azaldu zituzten proiektu interesgarriak!!
Elkarlan hauei esker, Irungo eta inguruko hainbat ONG elkarteren lana ezagutzeko aukera izan dute, eta bolodres-lanak duen garrantziaz konturatu dira.
Irratsaio osoa honako estekan entzun daiteke (gaztelaniaz):
https://cadenaser.com/audio/cadenaser_irun_hoyporhoyirun_20240305_122000_140000/