Aurreko astean Dunboako eta Toki Alai-Siutzeko LH6ko ikasleak etorri zitzaizkigun bisitan, “Zubiak Eraikitzen, DBHrako bidea errazten” proiektuaren baitan.

Proiektu hau duela bizpahiru urte elkarlanean  jarri genuen abian hiru ikastetxeek. Asmoa da LH6 amaitu eta DBHra datozen ikasleek trantsizioa modu egokian gauzatzea, aldaketak dakartzan urduritasuna eta kezka ahal den neurrian baretzeko.

Urtarrilean etorri ziren lehenengo aldiz Toki Alai – Gazteluzaharrera, eta orduan ikastetxea barrutik ezagutu zuten, 1. DBHn dauden aukeragaien berri jaso zuten eta eremuetan lan nola egiten dugun ikusi zuten.

Oraingo bisitan gela bereziak ezagutzeko aukera izan dute: teknologia, plastika, musika, laborategia, mediateka… Bukaeran bere eskuen arrastoak margotuz mural batzuk egin zituzten.

Ikasturteari amaiera ona eman eta uda ona igaro!! Irailean elkar ikusiko dugu berriro!!