Gure ikastetxean “Ikasle bat, liburu bat” egitasmoa martxan jarri dugu, ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.

DBH2ko ikasleak, Elkar liburudendarekin elkarlanean, liburuen gomendioak entzuten eta liburuak erosten ari dira.

Gero, ikastetxean, beraiek aukeratutako liburu horiek irakurri eta elkarrekin komentatzeko tartea izango dute.