“Gazteak On! Elikadura Erronka” lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu da aste honetan, eta aurkezpena gure ikastetxeko baratzean izan da.

Lehiaketaren iazko edizioan gure ikastetxeko 2 proiektu sarituak izan ziren, eta aurkezpenean DBH4ko Elaia Arbelaitz, DBH2ko Osertz Ubegun eta Agenda 2030eko arduradun Amaia García aritu ziren iazko proiektua azaltzen eta jasotako sariarekin baratzan egingo diren berrikuntzak adierazten.

Aurtengo edizioan, parte hartzeko aukera eskualde osoko gazteei zabaldu zaie. Lehiaketaren oinarriak eta xehetasunak www.gazteakon.eus web orrian aurki daitezke. ⬇️ Down Arrow Emoji: Meaning & Usage