DBH4ko ikasleak Zaporeak elkartearekin elkarlanean ari dira. Proiektu honetan Bidasoaldeko hainbat ikastetxek parte hartzen dute, eta ikastetxeetan gai horren inguruan sentsibilizazio saioak egin ondoren, elikagai bilketa antolatu dute.

Martxoaren 9tik 13ra bitartean honako elikagaiak ekar ditzakezue ikastetxera:

  • Arroza
  • Lekaleak (lehorrak)
  • Olioa
  • Pasta
  • Espeziak
  • Tomate frijitua edo birrindua
  • Arrain-kontserbak (atuna…)

Anima zaitez eta parte hartu!! Ea guztion artean lortzen dugun errefuxiatuek egunean otordu duin bat izatea.

Mila esker aldez aurretik!