Irungo eta Hondarribiako hainbat ikastetxetan elikagai bilketa egin genuen martxoaren 9tik 13ra, Zaporeak elkarteak Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan duen sukalde solidarioari laguntzeko.

Aurtengo kanpainan 1.563 kg elikagai bildu dira, eta Zaporeak-eko kideek bere esker ona helarazi digute.

Laguntza oraindik ere oso beharrezkoa da, errefuxiatuen kanpalekuetan ahaztuta dauden eta elikadura bermaturik ez duten pertsonentzat janaria prestatzen jarraitzeko. Azken hilabeteetan Palestina, Siria eta munduko beste hainbat toki gogor kolpatzen ari diren arren, Lesboseko kanpalekura errefuxiatuen fluxu handia iristen jarraitzen du; horregatik, garrantzitsua da lanean jarraitzea, gerratik ihesi doazen pertsona guztiek egunero gutxienez otordu duin eta nutritibo bat izan dezaten.

Eskerrik asko lagundu duzuen guztiei!!