Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zela 75. urteurrena dela eta, Ane Pikaza euskal artistak ilustratutako “Mugi zaitez!” erakusketa ibiltaria daukagu ikastetxean abenduaren 15a arte.

Albertoenea aretoan kokatu dugun erakusketa hau 7 panelez osatua dago, eta pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasunak ezagutzera, betetzera eta haiei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Giza eskubideak sexu-, kultura- eta funtzio-aniztasunaren ikuspegitik sustatzea du helburu, eta gizarte justu eta anitzen eraikuntzan parte hartzeko ikusleen konpromisoa eta ekintza sustatu nahi ditu.

Zatoz erakusketa ikustera eta Giza Eskubideen alde Mugi zaitez!