Toki-Alai Lehen Hezkuntza

LH FUNTZIONAMENDUA

IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA

IKASTETXEKO ORGANOAK

Barne Erregimeneko Arautegian zehazten dira ikastetxeko organoen betebeharrak eta konpetentziak

ESKOLA KONTSEILUAK

Ikastetxeko gobernu-organua da.

Bertan hartzen dute parte hezkuntza elkarteko sektore desberdinek (ikasleek, irakasleek, gurasoek, zuzendaritza taldeak, udalak, irakasle ez diren langileek).
Eskola Kontseiluaren ardura da plangintza guztiak, hala gestio mailakoak nola administrazio eta ekonomia alorrekoak, onartzea, eta zentruko jarduera orokorra ikuskatzea.

ZUZENDARITZA TALDEAK

Ikastetxeko zuzendaritza funtzioak betetzen ditu.
Taldeko partaideak dira

  • Zuzendaria: Gestioa, zuzendaritza eta ikastetxeko koordinazio orokorra.
  • Ikasketa Zuzendaria: Pedagogia alorreko arduraduna.
  • Idazkaria: Administrazioa eta gestio ekonomikoa DBHn. LHn kudeaketa ekonomikoa ikastetxearen administratzailak eramaten du.

Partaide guztien arteko talde-lanaren alde egiten dugu apostu, zuzendaritza koherente, koordinatu eta eraginkorragoa lortzearren.

KLAUSTROAK

Ikastetxeko irakasle guztiak partaide diren organoa da. Klaustroak prestatu eta gauzatzen ditu irakaskuntza mailako jarduerak.

Lan teknikoa eraginkorragoa izan dadin, Zikloen egituran oinarritutako antolabide eredu bat aukeratu dugu. Bertara biltzen dira tutoreak, haien lana bideratzen eta sustatzen ahaleginak egin behar dituzten Koordinadoreen ardurapean. Ikasketa Zuzendariaren gidaritzapean antolatzen dira Batzorde Pedagogikoaren barnean.

GURASOEN ELKARTEAK

Ikasleen gurasoak izan daitezke Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkide.

IGEk (Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatzen ditu Eskola Kontseiluak onartutako eskolaz kanpoko jarduerak, jaialdiak, eta ikastetxeko ikasgelen antolaketan parte hartzen du. Proposamenak aurkezten dituzte Ikastetxeko organoaren aurrean, hauek erabaki beharreko gaien inguruan.

 

 

TOKI ALAI HH ETA LH-AREN ETA TOKI ALAI DBH-AREN ARTEKO HARREMANAK

Honako esparru hauetan zehazten dira Toki Alai Haur eta Lehen Hezkuntzaren eta Toki Alai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko harremanak:

PEDAGOGIA-ESPARRUA

Hezkuntza Proiektuaren iraunkortasuna eta etapa desberdinen curriculumen arteko koordinazioa bermatzea du helburu.

Zuzendaritza taldeen ardura da koordinazio hori aurrera eramaten dela ziurtatzea.

ANTOLAMENDU-ESPARRUA

Haur eta Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezuntzaren antolamendu eta jarduera amankomuna bermatzea du helburu

Horretarako sortzen da Kontseiluen arteko batzordea, honako hauek osatua: bi kontseiluburuak, eta bi kontseiluetako irakasleen eta gurasoen ordezkari bana.

GESTIO-ESPARRUA

Gestio mailako irizpideak bateratzea du helburu eta Toki Alai Haur eta Lehen Hezkuntzarako eta Toki Alai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Ikastetxeetako zuzendarien arteko lana da hori.

IKASTETXEKO ZERBITZUAK

JANGELA

Ikastetxeak jangela zerbitzua eskaintzen du hiru egoitzetan.

Zaindariak ditu jangela bakoitzak, eta bazkaria zerbitzeaz gainera arratsaldeko klaseak hasi arteko aisialdian egiten diren jarduerak planifikatzen eta antolatzen dituzte.

Gurasoek finanziatzen dute jangela %75ean eta administrazioak %25ean, eta Zuzendaritza Taldeak gestionatzen du.

GARRAIOA

Ikastetxeak hiritik kanpo daudenez, eta Irun osoko ikasleak biltzen dituenez, ibilbide desberdinetan auzo guztietako haurrak jasotzen dituen autobus zerbitzu bat dugu.

Administrazioak %100ean subentzionatzen du autobus zerbitzua Hezkuntza Sailak finkatutako distantzia eta erreferentzia eremuaren inguruko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat.

JARDUERA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Irakasle Taldeek bideratuko dituzte ikastorduetan antolatzen diren jarduera osagarriak.

Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak eta irakasle-taldeek antolatuko ditu eskolaz kanpoko jarduerak, Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren ikuskaritzapean betiere.

IKASLEEN GURASOEKIKO ARRETA

Harremanak etengabeak dira Gurasoen Elkartearekin eta tutoreen eta ikasleen gurasoen artean, hala taldetan nola banan-bana.

 

 

BESTE ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

Inguruan txertatutako Ikastetxe garen aldetik, udalerrian antolatzen diren ihardueretan hartzen dugu parte eta, aldi berean, harreman estuak ditugu hezkuntzaren esparruan eragina duten erakundeekin:

  • Lurralde Ordezkaritzarekin, beronek zehazten eta finanziatzen baititu langileen eta Ikastetxeko gastuak, eta garraio eta jangelarako subentzioak.
  • Ikuskaritzarekin, geure hezkuntza lana ikuskatzen baitu: Ikastetxearen Plangintza, Memoria, Ikastetxera aldiro-aldiro egiten diren ikustaldiak,
  • Udalarekin, Haur eta Lehen Hezkuntzarako ikastetxeetako instalakuntzen kontserbazioaz eta mantenuaz arduratzen baita. Lagundu egiten diogu Udalari berak antolatzen dituen hezkuntza jarduera anitzetan, eta parte hartzen dugu Udal Hezkuntza Kontseiluaren bileretan.
  • Eskualdeko Berritzegunerekin, arlo guztietako arazoei buruzko aholkuak, laguntza psikopedagogikoa, talde profesioanitzaren eskutik, eta irakaslegoaren etengabeko prestakuntzarako aholkuak jasotzen baititugu harengandik.
  • Berritzegune delako horretan, harremanetan jartzen gara eta beraiek antolatutako formakuntza jardueretan parte hartzen dugu Irungo beste ikastetxeekin, Zuzendariek, Ikasketa Zuzendariek eta DBH arloetako mintegiek egiten dituzten bileren bitartez.
  • Sarean (Lehen Hezkuntza) eta BiHe (Bigarren Hezkuntza) , sare publikako ikastetxe eta zuzendarien elkarteetan parte hartzen dugu Estola Publikoaren alde antolatzen diren ekimen guztien koordinazioan eta antolaketan.