Udako oporren ondoren, hemen gaude Toki Alai BHI-ko taldea berriz ere lanerako prest.
Ikasturte berri honetan helburu eta erronka asko ditugu ikasleekin eta familiekin elkarlanean aurrera eramateko.
Indar-berrituta eta kementsu itzuli gara lanera, eta kide berriek eta beteranoek elkar hobeto ezagutzeko, atzo arratsaldez ibilaldi bat egin genuen Irungo ingurune zoragarrian!
Ongi etorri 2025-2026 ikasturte berrira!
