Toki Alai BHIko eta Hirubideko hainbat ikaslek Hotzaldi eta Gizaide bisitatu dituzte, Caritasen bi proiektu.

Hotzaldi bazterketa egoeran dauden pertsonei gauez harrera egiteko egoitza da. Bertan, atseden hartzeko lekua eskaintzen da, eta elikadura, higienea eta arropa garbiketa beharrak asetzen dira eskuartze sozialeko profesionalek lagunduta. 30 ohe ditu, baita komunak, dutxak, kontsigna, jangela eta egongela ere.

Gizaiden pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko laguntza eskaintzen da. Formakuntza ibilbidean zailtasunak dituzten gazteei laguntzea eta osasun mentaleko arazoak dituzten persona helduak artatzea du helburu. Tailerrak, eguneko zentroa eta egoitza dituzte.

Erabiltzaileek eta langileek beraien esperientziak azaldu zizkiguten. Mila esker proiektu garrantzitsu hau guri ezagutzera emateagatik!