Toki-Alai_HaurHezkuntza

HH ARBES MUGIMENDU AUTONOMOA

MUGIMENDU AUTONOMOA

Haurra da hezkuntzaren xede nagusia eta bere ikasketa-prozesuaren protagonista izatea ezinbestekoa da. Toki Alai Herri Ikastetxeak ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu euren ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko helburuarekin: ikaslearen bilakaera-maila eta norberaren erritmoa eta interesak.

Horiek guztiak aintzat hartuta, Mugimendu Autonomoa dugu abiapuntu. Mugimendu horren printzipioak honako hauek dira:

  1. Haur bakoitzaren GARAPENA ahalbideratzea eta garapen osoa eta orekatua lortzea. Horretarako, zentzumenak, esperimentazioa, ondorioak atera, manipulazioa, kontziente izatea, jolasa eta bizipenak izango ditu abiagune.
  2. AUTONOMIAREN bitartez ardurak hartzen joango dira, sortzaileak eta ekintzaileak izateko aukerak bizituz.
  3. SEGURTASUN afektiboaren eta fisikoaren lanketa.
  4. Eskolako barne-espazioaren EGITURAK eta MATERIALAK ezinbesteko garrantzia izango dute: gela bakoitza gune zehatz bat izango da (Arte gunea, Zientzia eta Matematika gunea eta Hizkuntza eta Jolas sinboliko gunea).