TokiAlai Baso-eskola HH Arbes

HH ARBES BASO ESKOLA

BASO-ESKOLA

Toki Alaien Ekoguneak kudeatzen duen baso-eskola sarean sartuta gaude; haurrek Arbeseko eskola atzean dagoen basoan jolastu, ikertu eta ikasten dute.

Zer da Baso-eskola?

Basoa haurren independentzia eta autoestimua lantzeko tresna bilakatzen da eta lantzen diren edukiak curriculumean txertatutakoak dira. Gainera, natura kontzeptu abstraktuagoen ikasketarako ere erabil daiteke, esate baterako matematikak, komunikazioa edo nola ez, naturaren zaintza eta errespetua.

Baso-eskola mapa

* Iturria: ekogunea.eus

Zeintzuk dira Baso-eskolaren onurak?

Baso-eskola ereduak eskaintzen dituen onurak asko dira. Beste batzuen hauek dira batzuk:

Hizkuntzaren garapena; elkarrizketa maila guztietan sustatzen da (ikasleen artean, ikasle-hezitzaile artean…). Entzute aktiboaren pedagogia hau oinarrizkoa da haurrak dituzten interes eta bertuteez jabetzeko, emozio- eta adimen-garapena ematen den bitartean.

  • Behar fisikoak hasetzen dira.

  • Onura fisikoak; mugimenduak eta naturgunean egoteak elkartzen dituenak hain zuzen ere.

  • Onura mentalak eta kognitiboak: Baso-eskola ereduak haurren antsietatea, estresa eta bestelako arazoak lasaitzen ditu.

  • Sormena lantzen da.

  • Berdintasuna sustatzen da; naturguneko elementuek ez dutelako generorik.

  • Alfabetizazio berdea ematen da; gure ingurua ezagutzeak hura zaintzea dakar.

Zergatik Baso-eskola?

Gure haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Honek hainbat arazo dakartza. Kezka honi aurre egin nahian, hezkuntza eredu berdeagoak garatzen hasi dira herrialde ugarietan eta guk ere gure hezkuntza eskaintzak txertatu nahi izan dugu.