“Hezkuntzan, behar-beharrezkoa da naturarekin harremanetan egotea”
Eskola-baratzea baliabide bikaina da ikasleek euren natur eta giza inguruneari buruzko hainbat esperientzia bizitzeko: ingurugiroa zaintzeko, ingurugiroaz arduratzeko jarrerak sustatzeko eta ohiturak praktikan jartzeko.
Honakoak dira eskola-baratze ekologikoa erabiltzearen helburu batzuk:
Metodologia berritzaileen garapena erraztea. Ikerketan oinarritutako metodologia, proiektuetan oinarritutakoa edo arazoen ebazpenetan oinarritutakoak, besteak beste.
Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea sustatzea. Partaide guztiek balio eta ezagutza ezberdinak barneratuz, ingurumenaren zainketaren eta erantzukizunaren ohiturak edo jarrerak praktikan jarriz.
Ikasketa esanguratsua erraztea eskola-baratzean izandako esperientzien eta bizipenen bitartez garatzea.
Haur Hezkuntzan eskola-baratze ekologikoan lehenengo hastapenak egiten hasi ginen 2020-2021 ikasturtean. Horretarako kanpo espazioan dagoen lur zati bat erabiltzen dugu, tomateak eta marrubiak landatzeko adibidez. 2021-2022 ikasturtean, berriz, hainbat landare landatu genituen.