Toki-Alai_HaurHezkuntza

HH ARBES FAMILIEN TXOKOA

FamilienTxokoa

Alaikiro Guraso Elkartea Irungo Toki Alai eskolan haurrak dituzten familien elkartea da. Gure ikastetxearen betebeharretan familien partaidetza sustatzea, urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzea eta eskola kontseiluan zein eskolako batzorde desberdinetan parte hartzea ditu helburu, besteak beste.

Zer egiten dugu Alaikiron?

Urtean zehar bilerak egiten ditugu zenbait ekintza antolatu eta taldeko lanak aurrera ateratzeko. Normalean hilabetero biltzen gara arratsalde batez.

  • Asteazkenetako eskolaz kanpoko ekintzak

  • Jangela garaiko ekintzak

  • Guraso Eskolak- hitzaldiak

  • Haurrentzako ekintzak (antzerkia, ipuin kontalaria…)

  • Hiruhilabeteko txangoak

  • Ipuin lehiaketa

  • Santo Tomaseko txistorrada

  • Gabonetako opariak

  • Olentzero eguneko gabon kantak

  • Santa Ageda

  • Inauteritako autobusak

  • 6.mailako ikasleei oroigarri oparia

  • Ikasturte bukaerako irteera

  • PINera irteera

  • Ikasturte bukaerako jaia

(*Ekintzak urtearen arabera alda daitezke, malgutasunarekin jokatzen dugu dagoen egoeraren arabera)

 

Parte hartu nahi duzu?

Alaikirorentzat zure laguntza ezinbestekoa da. Denon artean lana arinago egingo dugu, ideia aberatsak aterako dira eta gure haurrentzat eta familientzat ekintzak antolatuko ditugu. Animatu eta jarri gurekin harremanetan! alaikirogurasoelkartea@gmail.com edo sare sozialen bitartez.

Alaikiroko Sare Sozialak

Hemen gure ekintza guztien berri izango duzu eta familia guztientzat interesgarria den informazio eguneratua aurkituko duzu. Facebooken eta Instagramen gaude! Ikonoan klik egin eta bisita gaitzazu. Animatu zaitez zure iritzia ematera eta berriak partekatzera!