DBH1eko ikasleei Eremu Zientifiko Matematikoan erronka gisa proposatu zaie gure ikastetxeko baratzaren maketa egitea.

Baina ez dituzte nolanahiko maketak egin: errealitatea ahalik eta ondoen isladatzeko, batetik eskalan nola erreproduzitu ikasi dute, eta bestetik urte-sasoi bakoitzean zer landatzen den aztertu dute.

Ikasleak oso gogotsu aritu dira, honako urratsak jarraituz:

  • Eremuak neurtu
  • Neurriak eskalan jarri
  • Planoak irudikatu
  • Azalerak eta perimetroak neurtu
  • Zer eta nola landa dezakegun aztertu

Hona hemen emaitza: