Gure ikastetxeko bi taldek “Gazteak On-Elikadura erronka” leihaketan bideoak aurkeztu dituzte, eta biek saria lortu dute!!!
DBH3-ko ikasleen “Ohitura osasuntsuen bila” lanak epaimahaiaren saria irabazi du, eta DBH1-eko taldearen “Gure gosaria” bideoak ikusleen saria eskuratu du.
Sarien banaketa ekainaren 6an izan zen Bioterra azokaren baitan, eta gure ikasleak Agenda 2030eko irakasle arduradunarekin bertan izan ziren.
ZORIONAK guztioi!! Lan bikaina egin duzue!!

