PROYECTO COMUNITARIO
“Ikasketa eta zerbitzua hezkuntza-proposamena da, eta ikasketa zein erkidegoarentzako zerbitzua bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Bertan, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dute eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egiten dute, hobetzeko asmoz” (Puig, J.M.; Baltlle, R.; Palos, J.)
Bere izenak adierazten duenez, IetaZSan bi elementu hauen elkartzeak (ikasketa eta zerbitzu solidarioa) bakoitzak banan-banan dituen eraginak biziagotzen ditu:
-
Ikasketak zerbitzua hobetzen du, ikasitakoa errealitatera eraman daiteke ekintza moduan eta, horri esker, kalitateko zerbitzua eskaintzen zaio erkidegoari.
-
Zerbitzuak ikasketa hobetzen du, motibatu egiten du, zentzua ematen dio, bizi-esperientzia ematen dio eta, horri esker, ikasketa berriak ateratzen dira.
Beraz, IetaZSn asmo pedagogikoa eta asmo solidarioa uztartzen dira. IetaZS gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua da, printzipio pedagogiko jakin batzuetan oinarritzen dena:
-
Araketan, ekintzan eta hausnarketan oinarritutako ikasketaren kontzepziotik abiatzen da, jakintzaren erabilgarritasuna nabarmentzeko.
-
Horrez gain, IetaZSren arabera, balioetan oinarritutako hezkuntzan egoera arazotsuak dira abiapuntua eta esperientzia zuzenetik egin behar zaie aurre erronka horiei.
-
Azkenik, IetaZSren arabera, herritartasunerako hezkuntza partaidetza aktibo, arduratsu, kooperatibo eta solidarioan oinarrituta egon behar da, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko.
Zentzu honetan, honako hauxe da IetaZS:
-
Gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua.
-
Ikasteko eta elkarrekikotasunaren esparruan batera lan egiteko zerbitzua.
-
Jakintzak eta bizitzarako trebetasunak bereganatzeko prozesua.
-
Pedagogia aktibo eta hausnarkorrerako metodoa.
-
Hezkuntza-erakundeak eta errealitatean esku hartzen duten gizarte-erakundeak koordinatzen dituen sareko lana.
-
Prestakuntza arloko eragin eraldatzailea.
IetaZSko proiektu batek 5 baldintza bete beharko ditu, beraz:
- Ikasketa: sistematizatua egon behar da, eman beharreko zerbitzuarekin zerikusia eduki behar du eta protagonistek prozesua baino lehen, bitartean eta ondoren ikasiko dutena azaldu behar du.
- Zerbitzua: benetakoa izan behar da, eta inguru hurbil edo globalaren benetako premiei erantzun behar die, ingurune hori hobetzeko asmoz.
- Proiektua: asmo pedagogikoa argia izan behar da, eta hezitzaileak hezkuntza-proiektuaren plangintza zein ebaluazioa egin behar ditu.
- Partaidetza aktiboa: IetaZSko esperientziak neska-mutilen partaidetza aktiboa eta protagonismoan oinarritu behar dira eta, horrela, informazio-proposamenak gaindituko dituzte.
- Hausnarketa: parte-hartzaileek uneoro jakin behar dute zer egiten den eta nolako erabilgarritasun soziala duen. IetaZSn ezinbestekoa da aukeratutako prozesuari, egindako ikaskuntzei eta zerbitzuaren eraginari buruzko hausnartzea.