DBH2ko ikasleak Pentsamendu Konputazionala lantzen aritu dira Eremu Zientifiko-Teknologiko-Matematikoan.
Ibilgailu itxurako robot baten plaka programatu zuten ikasleek, marra zuriaren gainean ibiltzeko eta marra beltza ez zapaltzeko aginduak kodifikatuz.
Ondoren, lasterketa egin zuten pista zuri batean.
Proiektua oso gustokoa eta interesgarria izan da. Programatzaile trebeak dira benetan!!!