Abenduaren 5ean, DBH4ko eta EUSLE programako ikasleak Durangoko Azokan izan ziren.
Egun horretan Ikasle Goiza ospatzen da, eta beraientzat bereziki prestatutako hitzaldi eta ikuskizunen egitarauaz gozatu zuten.
Goiz ederra pasatu zuten, euskal kulturan murgilduta. Liburu, komiki eta diska eskaintza zabala topatu zuten azokan.