Gogoratu aurrematrikula garaia datorren astean hasiko dela, otsailaren 3tik 14ra izango da, biak barne. Izen ematea zuzenean egin nahi baduzue aurretiko hitzordua hartu behar da alboko botoian sakatuz.

Aurrematrikularako beharrezko dokumentuak ondorengo hauek dira:

  • Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo guraso edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofiziala (jaiotze agiria, familia liburua…).
  • Aita, ama edo tutorearen NAN fotokopia. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada.
  • Errolda kolektiboaren ziurtagiria.
  • EAEtik kanpo ikasten badu, egindako ikasketen ziurtagiria.
  • Ikaslea familia-harreran hartzen bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria.
  • Matrikula eskabide orria (tramitazioa zuzenean egiterakoan emango zaizue).