Iritsi da 25-26 ikasturterako ikasle berrientzako aurrematrikula garaia eta, horrekin batera, urtero bezala gure eskolako ateak ireki nahi dizkizuegu. Horretarako, urtarrilaren 28an arratsaldeko 17:00etan Palmeran egongo gara 2 urteko eraikina erakusteko eta, bide batez, eskolako zerbitzu orokorrak azaltzeko. Ondoren, 18:00etan Arbeseko eraikinean elkartuko gara, nahi duenak 3, 4 eta 5 urteko gelak bisitatu ahal izateko.
Aurrematrikulari dagokionez, otsailaren 3tik 14ra izango da. Izena ematea online edo zuzenean egin daiteke, azken hau Palmerako eraikinean bertan. Eskolan bertan egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da hemen beheko estekan sakatuz.
Gogorarazi nahi dizuegu aurten Palmeran matrikulatuta dauden ikasleak ez dutela aurrematrikula egin behar Arbesen jarraitzeko.